Euskara taldearen aurreko mendi irteera bat. (Argazkia: Martuteneko euskara taldea)
Izarraitz mendilerrora txangoa antolatu du Martuteneko Euskara Batzordekoak, iganderako. Martuteneko gasolindegian bertan geratu dira, 9:00etan, eta han antolatuko dira autoetan joateko.
Partaide bakoitzak bere hamaiketakoa eta bazkaria eraman beharko ditu, eta bazkalostean itzuliko dira auzora.
Martutenen euskararen erabilera zabaltzea da taldearen helburua, eta mendi irteera ongi pasatzeko aitzakia bat da, euskaraz arituko diren bitartean.