Katalunia plazan, Zuloaga plazan eta Errege Katolikoen kalean haur zein helduentzako jolasak antolatuko dituzte, egun osoan zehar.
Donostia 2016k eta Urtxintxa aisialdi taldeak Plaz & Play ekitaldia antolatu dute biharko, urriaren 15erako. Hain zuzen ere, Donostiako hiru plazetan ume zein helduentzako jolasak izango dira nagusi. Xedea izango da plazak eta kaleak espazio ludiko gisa aldarrikatzea.
Programa irekia izango da eta adin guztietako publikoak gozatu ahal izateko moduko jolasak egongo dira, egun osoan zehar, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara,
Katalunia plazan, Zuloaga plazan eta Errege Katolikoen kalean.
Jarduera horren bitartez, Donostiako
espazio publikoetan askatasunez jolastea eta haurrak zein helduak jolasek eskaintzen dituzten onurez gozatzea bilatzen da. Era berean, taldeko jolas kooperatiboen bidez
jarduera fisikoa sustatzea, herritarren arteko
harremanak berreskuratzea eta espazio publikoak jolas jarduerako espazio moduan berrerabiltzea.