Elkarretaratzea eta agerraldia egingo dute urriaren 15ean udaletxean Mozal Legeak zigortutako eragile guztiek elkartuta.
Gipuzkoa Zutik mugimenduaren asanblada, Bulebarrean. (Argazkia: Malen Aldalur)
Gipuzkoa Zutik mugimenduko bi kideri 602 euroko isuna iritsi zaie Mozal Legea aplikatu ostean, “elkarretaratze ez komunikatuaren erantzule” izatea egozten diete.
Isun horren aurrean, Libre mugimenduak deituta elkarretaratzea eta agerraldia egingo dute urriaren 15ean Donostian Mozal Legeak zigortutako eragile guztiek elkartuta.
Isuna 15 eguneko epean ordainduz gero, erdira murrizten da kopurua, eta ordaintzea erabaki dute.
Gipuzkoa Zutikeko kideek azaldu dute “borrokan” jarraituko dutela, eta kontu korronteko bat zabaldu dute isunak ordaindu ahal izateko: ES52 3035 0075 41 0750057088 (Laboral Kutxa)