Museum Cemento Rezolan erakusketa berria zabaldu dute, otsailaren 11 arte.
Erakusketa hainbat panelekin osatu dute. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Marcel Breuer arkitekto eta diseinatzaile hungariarrari buruzko erakusketa zabaldu dute Museum Cemento Rezolan.
BabelBreuerBaion izena du Añorgako erakusketak, eta ohikoa den moduan, hormigoia da protagonista nagusia.
XX. mendearen erdialdean, hormigoia eraikuntzarako baliabide bat baino zerbait gehiago zela erakutsi zuen Breuerrek. Horrela, diseinu berrien bereizgarri bilakatu zuen.
Panelen bidez erakutsi dute arkitektoaren lana, eta 2017ko otsailaren 11 arte egongo da ikusgai.