Gazteleraz bakarrik dakite gimnasia aparatuek
Gimnasia aparatuak jarri berri dituzte Amara Berriko Donostiar Kofradien plazan. EH Bilduk Twitter bidez salatu duenez, gaztelera hutsean dituzte azalpenak aparatu horiek, euren euskarrietan: “PNV-PSOEren Udal Gobernuak berriro ere erdara hutsezko argibideak jarri ditu gimnasia aparatuetan”.
Uztailean gauza bera gertatu zen Egiako Blas de Otero plazan jarri zituzten euskarriekin. Bagerak salaketa egin zuen, eta udalak, azkenean, euskarazko azalpenak gehitu zituen.