Larratxoko jolastokiko murala margotzeko deia egin dute
Osteguna auzo elkarteak antolatu du lehiaketa; saridunak 400 euro eskuratuko ditu.

Zirriborroa edo grafitia prestatzerakoan, parte hartzaileek kontuan izan beharko dute inguruarekin harremana duen zerbait diseinatu behar dutela. “Hau da, haurrentzako ingurune bat denez, haientzat egokitutako zirriborro edo grafiti bat egin beharko dute”, azaldu dute Osteguna auzo elkartetik.
Proposamenak aurkezteko posta elektronikoa, WhatsAppa edo auzo elkartearen lokalaren postontzia erabili daitezke. Epaimahaiak aukeratzen duen hormairudiarengatik 400 euroak eskuratzeaz gain, bizilagunen esker ona jasoko du eta bere “lana auzoan erakusteko ohorea” ere bai.
Zirriborroa edo grafitia bidaltzerakoan, parte hartzaileak bere izen-abizenak eta harekin harremanetan jartzeko bideren bat gehitzea eskatzen dute.
PROPOSAMENAK AURKEZTEKO MODUAK:
- Posta elektronikoa: aavvostegunadelarratxo@gmail.com.
- Whatsappa: 609 954 500.
- Auzo elkartearen lokalaren helbidea: Larratxo pasealekua 22, atzealdea.