Araoz abesbatzak kontzertua eskainiko du kaian
Ontzi Museoaren Emakumeak eta itsasoa erakusketaren amaiera izango dela eta, Araoz Abesbatzak kontzertu bat eskainiko du Kaiko San Pedro elizan, ostiralean, 19:30ean. Easo Abesbatzaren emakumezkoen ahotsen abesbatza da Araoz, eta eskainiko dituzten abestiek lotura izango dute emakumeekin eta itsasoarekin: abesti herrikoiak, erlijiosoak eta konposizio klasikoagoak. Carmen de las Cuevasen zuzendaritzapean arituko dira, eta Ana Belen Garciak lagunduko die pianoarekin.
Guztira, hamahiru abesti eskainiko dituzte: Itsasoa gara (Ken 7), Antiguako Ama (Manterola/Urzelai), Markesaren alaba (herrikoia)…
Sarrera gonbidapenarekin izango da, lekua bete arte. Gonbidapenak Ontzi Museoan jasotzeko aukera egongo da.