Azaro kulturala prestatu du Ikasbide Kultur Elkarteak
Amara Berriko Ikasbide Kultur Elkarteak Azaro Kulturala programa egin ohi du Isabel II.ren kaleko egoitzan, eta jada aurtengo egitarauko ekitaldien berri eman du.
Azaroaren 3an Ander Izagirre kazetariak ‘Txernobil txiki bat etxe bakoitzean’ hitzaldia emango du, 20:00etan.
Azaroaren 10ean, 19:30ean, Kote Camacho zinemagilea gonbidatuko dute. Bere film batzuk proiektatuko dituzte eta ikusleek berarekin solasteko aukera izango dute. ‘Don Miguel’, ‘Elkartea’ eta ‘La gran carrera’ film laburrak emango dituzte.
Mikel Legorburu Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlari eta numimastikan adituak ‘Amaiur 2016’ hitzaldia emango du azaroaren 17an, 19:30ean. Amaiurko historia laburbilduko du.
Azaroaren 25ean, 21:00etan, bertso afaria egingo dute. Menua: entsalada, oilaskoa saltsan eta postrea. Edateko, ardoa eta sagardoa (Guztira 12 euro). Sebastian Lizaso eta Alaia Martin bertsolariek parte hartuko dute. Izena eman behar da azaroaren 17a baino lehen Ikasbide kultur elkartean bertan.