Asteburuan ekin diote Donostia Kirolakek koordinatzen duen txapelketari; orotara, 5.000 haurrek hartuko dute parte.
Kontxako futbol txapelketako partida bat. (Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia)
Donostia Kirolakek antolatzen duen Eskola Kiroleko jardueretako txapelketari hasiera eman diote asteburuan. Guztira, 5.000 haurrek hartuko dute parte aurten. Horrekin lotuta,
Aita, ama jolastu nahi dut izenburupean, Eskola Kirolaren eginkizun hezigarriaz gogoeta egiteko eta kontzientziatzeko kanpaina abiatu du Donostia Kirolakek.
Benjamin mailako ikasleek –Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak– kirol anitzeko egutegi bat izaten dute, hau da, hiru hilabetero kirol jarduera ezberdinak lantzen dituzte. Kategoria horrek ia 500 taldek eman dute izena kirol modalitate hauetan parte hartzeko: saskibaloia 3×3, futbola-6, areto futbola, eskubaloia, hockeya, pilota eta errugbya, baita igeriketa eta atletismoko bi jardunaldi ere.
Alebin mailan, berriz, haur guztiei urtean zehar, gutxienez, bi kirol praktikatzeko aukera ematen zaie. Aurten, 337 talde daude lehiaketarako prest, eta horietako ia % 40a neskez daude osatuak. Kirol arrakastatsuena saskibaloia izaten jarraitzen du (128 talde); ondoren dago futbola, 116 taldeeek.