Tradizioa eta memoria uztartuko dituzte Hidrologikak egitasmoaren azken txanpan
Ibaiei eta urari lotutako historia eta tradizioan barrena ibilbide tematiko bat proposatuko du Hidrologikak egitasmoak. Memoria sortzeari eta berreskuratzeari buruzko gogoetabidea emango du ‘Uraren memoria’ izeneko programaren bidez. Patricio Guzman zinemagilea, Pio Perez antropologoa, Ixiar Rozas idazlea, Maite Arroitajauregi musikaria eta Beñat Gaztelumendi bertsolaria gonbidatu dituzte, besteak beste.
Egitaraua:
– Urriak 22. Patricio Guzman zinemagilearekin solasaldia Tabakalerako Z aretoan, 18:00. ‘El boton de nacar’ filmaren proiekzioa 21:00etan, Tabakalerako zinema aretoan. Sarrera 3,5 euro.
-Urriak 26. ‘Izugarrikeriaren memoria: Zapiraindarren gerra zibila’ hitzaldia, Pio Perez Aldasoro antropologoa. Cristina Eneako Baliabideen Etxean. 19:00.
-Urriak 27. ‘Ez-Memoria. Esanahia. Eza-nahia’, Ixiar Rozasen hitzaldia. Cristina Eneako Baliabideen Etxean. 19.00.
-Urriak 29. Ixiar Rozasen eta Maite Arroitajauregiren sormen lanaren emanaldia. 18:00. Tailerra Tabakaleran.
-Urriak 30. Bertso saioa Urumea ibaiertzean: Amets Arzallus, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi eta Jone Uria. Via Fora jatetxea, 18:00.