Illunbe erosteko eskaintza bakarra aurkeztu dute
Illunbe erosteko baldintzak betetzen ote dituen eskaintzak. Hala balitz, azaroaren bukaeran esleipena egiteko moduan izango litzateke udala. Hala jakinarazi du Eneko Goia alkateak.
Pozik agertu da, “behingoz auziari irtenbide bat” emateko moduan daudelako. Illunbe “zama ekonomiko handia” izan dela udalarentzat onartu du alkateak; bere hitzetan, “oso berri ona” da saldu ahal izatea.
17 milioi euro dira Illunbe erosteko gutxieneko prezioa. Zama ekonomikoa arintzeaz gain, eraikina bera ere “oso zaharkitua” dagoela nabarmendu du alkateak, eta salmentak guneari erabilera berri bat ematea ahalbidetuko duela.
Atzo amaitu zen Illunbe erosteko eskaintzak jasotzeko epea. Udal gobernuak “hainbat enpresen interesa” nabarmendu bazuen ere, azkenik bakar batek egin du eskaintza: Larrain SL (Moyua taldekoa) eta Loiola Gestion Inmobiliaria (Altuna – Uria taldearena) konpainiek osatutako enpresak egin du eskaintza.
Datozen egunetan aztertuko dute