Komikilabea egitasmoa aurkeztu dute. (Argazkia: Donostia 2016)
Komikilabea egitasmoaren barruan komikia ardatz hartuta hainbat jarduera antolatu dituzte: besteak beste, zinema emanaldiak, ikastaroak eta musika. Urriaren 29tik azaroaren 12ra arte iraungo du Donostia 2016k eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean antolatutako egitasmoak.
Komikigintzaren mundua ezagutzeko aukera eskaini nahi du Komikilabeak. Bi lerro nagusi izango dituela azaldu dute; alde batetik, fikziozko komikigintza eta bestetik, gizartea islatzen duen komikigintza soziala.
Komikilabearen barruan, esaterako, komiki kolektibo bat egiteko aukera egongo da Ubik liburutegian, Tabakalearan, Ibai Aizpuria, Luis Doviso, Joseba Larretxe eta Mai Egurza marrazkilariekin.
Bestalde, Beldurreko zinemaldiarekin bat egingo du egitasmoak hiru erakusketarekin: bertako komikigintzaren ingurukoa, Stra Trek telesailaren ingurukoa eta Edgar Allan Poeren figuraren omenez egindakoa. Bestalde, zinemaldia teknika ezberdinekin egindako zenbait marrazki bizidun egongo dira ikusgai.
Datorren astean emango dute ekintza guztien berri.