100 urte bete ditu aurten barandak.
Kontxako baranda. (Argazkia: Agurtzane Altuna)Agurtzane Altuna
Donostiaren “ikur adierazgarriena” da Kontxako baranda, eta aldian aldian mantentze lanak egiten dituzte txukun edukitzeko. Cervantes plazatik La Perlarainoko tartea berrituko dute orain. Hala jakinarazi du Eneko Goia alkateak, eta aurrerago Antiguako tuneleraino doan zatia berritzeko asmoa ere erakutsi du.
100 urte bete ditu aurten Kontxako barandak.
Nautikoa eta lehen arrapalaren arteko zatia jarri zuten lehenik, eta gainerakoa, ondoren. 2004an konpondu zuten lehen zatia. Cervantes plazako aparkalekua egin zutenean, berriz, Londres Hotela arteko zatia, 2011n. Eta orain, esan bezala, La Perla arterainokoa.
Itsasoak asko higatzen du baranda, eta “eguraldi baldintzetara hobeto egokitzen diren materialekin” egingo dutela baranda berria azaldu du alkateak.
Hiriko ikur nagusia dena egokitzeko lanek
1,6 milioi euroko aurrekontua dute, eta sei hilabetez luzatuko dira lanak.