Martin Berasategirena luxuzko jatetxerik onena da Trip Advisorreko erabiltzaileen ustez
Martin Berasategiren Lasarteko jatetxeak berriz ere puntuazio bikaina lortu du Trip Advisor gidan. Bigarren urtez jarraian munduko luxuzko jatetxe onena izendatu dute erabiltzaileek. Ia mila bezerok jarritako puntuazioak eman dio titulu hori sukaldari donostiarrak Lasarten duen jatetxeari.