Garrantzitsuena herritarren osasuna dela dio EH Bilduk
Altzan agertutako amiantoaren bueltan agerraldia egin dute zinegotziek.
udalak joan den ostiralean jakinarazi zuen espero baino kutsatuagoak daudela Altzako kiroldegiaren bueltako lurrak, eta kiroldegi berriaren obrak atzeratu egingo dituztela.
Hori dela eta, agerraldia egin dute EH Bilduko Amaia Almirall eta Josu Ruiz zinegotziek. Batetik, garrantzitsuena herritarren osasuna dela aipatu dute. Beraz, beharrezko azterketa sakon guztiak egiteko eskatu diote udal gobernuari. “Badakigu udal gobernua Altzako bizilagunekin bildu zela, joan den ostiralean. Positiboa iruditu zaigu, baina horrelako gehiago behar dira. Gardentasuna eskatzen dugu”, azaldu du Almirallek. Bestetik, Altzak kirol azpiegitura duin batzuk izatea aspaldiko zorra dela diote, eta era batera edo bestera behar hori asetu beharra dagoela.
IRUTXULOKO HITZAk gaiaren inguruko erreportaje zabala argitaratuko du ostiraleko astekarian.
Kezkatuak agertu dira EH Bilduko kideak, Altzan agertutako amiantoa dela eta. Hain zuzen ere,