'Geiser bat' Baleazaleen kalean
Sare sozialetan azkar zabaldu den irudia da. Amara Berriko Baleazaleen kalean suteetako ur hargune bat lehertu da gaur goizean, eta ur emaria etxebizitzen seigarren pisuaren pareraino iritsi da. Geiser baten itxura hartu diote askok, eta zenbait bizilagunek umoretsu galdetu dute ez ote den Karmentxu balea –auzoko jaietako pertsonaia– arnasotsa ateratzen ibiliko.