"Altzan, lehen, hautsaz kexatzen ziren, eta amiantoa zen"
Joan den astean jakinarazi zuen udalak, kiroldegi berriko lanak atzeratuko zituela, lur horietan espero baino amianto kopuru handiagoa topatu zutelako. Hala ere, lasaitasun mezua zabaldu zuten udal ordezkariek, arriskurik ez zegoela argudiatuz. Hari horri tiraka, ASVIAMIE elkarteko Jesus Uzkudun adituarekin hitz egin du IRUTXULOKO HITZAK: “Altzan lehen hautsaz kexatzen ziren, eta amiantoa zen”.
Uzkudunek argi du Altzan kalte handia egin zuela aurretik bertan zegoen enpresak, amiantoa neurririk gabe erabiliz. Horrela, airean eta lurrean barrena zabaldu zuela dio, inolako kontrolik gabe. Beraz, lur horietan azterketa sakonago bat egin beharko litzatekeela uste du Uzkudunek, benetan noraino kutsatuak dauden jakiteko. Izan ere, amiantoa arnastea nahikoa da, bere kalteak jasateko.
Hori eta askoz gehiago jakiteko aukera egongo da, ostiraleko astekarian argitaratuko dugun erreportaje zabalean.
Hautsak harrotu ditu, eta ezingo genuke hobeto esan, Altzako kiroldegiaren inguruko obrak.