Bagerakide izan nahi duzu?
Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak kanpaina berri bat jarri du abian, bazkide berriak erakartzeko.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea 1991ko abenduaren 14an sortu zen. Ordutik, Bagera Elkartearen helburu nagusia euskaraz bizi ahal izatea eta euskarari bizitza ematea izan da. Bide horretan elkartea osatzen duten ehunka bagerakideen laguntza ezinbestekoa izan dute eta aurrerantzean ere izango dugu. Horren harira, eta 25 urte betetzen dituen honetan, bazkide berriak erakartzeko kanpaina bat jarri dute abian.
Sarearen parte aktiboa izan nahi dutenek, euskararen erabileraren normalizazioari bultzada emateaz gain, abantaila ugari izango dituzte; tartean, Donostian antolatzen diren ikuskizunetarako sarreren zozketan parte hartzeko aukera, Bagerak salgai duen materialean deskontuak, hileroko buletinak, eta asteroko jardueren informazioa.
Bagerakide izan nahi baduzu, hiru bide daude: Bagerak duen egoitzara joatea (Hernani kalea, 15), 943 005 074 telefono zenbakira deitzea edo webgunearen bidez izena ematea.