Frankismo garaiko eta ondorengo errepresioari buruzko jardunaldiak egingo dituzte Koldo Mitxelenan
1936ko estatu kolpea eman zenetik 80 urte bete direnean, Donostiako Genozidioaren Biktimen Elkarteak jardunaldi batzuk egingo ditu Koldo Mitxelena Kulturunean. Urriaren 24tik 26ra (19:00etatik 21:00etara) hainbat hizlari gonbidatuko dituzte frankismoaren garaian eta ondorengo urteetan sufritutako errepresioari buruz hitz egitera.
Astelehenean, urriaren 24an, aurkeztuko dituzte jardunaldiak. Miguel Castells abokatuak eta Francisco Letamendia polilotologoak ‘Derecho y politica en la España de Franco y en la Transicion’ hitzaldia emango dute. Alicia Esturtze historialaria ariko da moderatzaile lanetan.
Urriaren 25ean, asteartea, Emilio Majuelo historialariak ‘Historiaren zama: Frankismoaren errepresioa Nafarroan’ hitzaldia emango du. Ondoren, Felix Placer teologoak ‘Las ideologias en el franquismo y la transicion’ hitzaldia emango du. Laura Mintegi EHUko irakaslea izango da saio honetako moderatzailea.
Asteazkenean, urriaren 26an, Nekane Jurado ekonomilariak ‘Proceso de desmantelamiento industrial como sometimiento de clase’ hitzaldia emango du. Mikel Aramendia kazetariak hartuko du lekukoa hizlari gisa eta adierazpen askatasunari buruz hitz egingo du. Arantza Gutierrez EHUko irakaslea izango da moderatzailea.