Auzo berria eraiki zenean egiteko asmoa zuten; baina, krisiaren ondorioz, gaur egun arte luzatu da proiektua.
Morlansko etxebizitza berriak eraikitzen ari dira. (Argazkia: Lide Ferreira)
Apirila amaieran, Morlansen etxebizitza berriak egiten hasteko baimena eman zion Tokiko Gobernu Batzordeak VISESA enpresari. Bada, eraikuntza lanekin hasi dira jada.
Eusko Jaurlaritzarenak diren beste eraikinek 94 etxebizitza dituzte, baina egiten ari diren berri horren zabalera desberdina denez,
70 izango dira egingo dituztenak. Bi urte barru amaituta egotea aurreikusi dute.
Morlanstarrak auzo elkartekoak azaldu duenez,
orain arte hutsik egon da orubea: «Lehenago eraikitzea asmoa zuten: baina, ziurrenik, krisi ekonomikoaren eraginez, itxaron zerrendak asko mugitu dira eta kostatu izan da falta ziren etxebizitza horiek saldu edo alokatzea».
Azkenaldian ematen ari diren aldaketa eta hobekuntzez gain, oraindik bidean dauden behar eta proiektuen inguruan hitz egin du Morlanstarrak auzo elkarteak.
Ostiralean argitaratuko dugu erreportaje osoa.