Bertso saioa egin zuten Zorroagako egoitzan
'Adin-adin' egitasmoaren barruan bertso saioa egin zuten Zorroagako zahar etxean.
Ane Labaka eta Andoni Egaña bertsolariak aritu ziren kantuan asteazkenean Zorroagako egoitzan. 100 lagun inguru bildu ziren bertso saioa entzutera.
‘Adin-adin’ proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lankuren arteko egitasmoa da eta bertsoa Euskal Herriko zahar etxetara eramatea da helburua.
Giro “berezia” sortu zen bertsolarien eta entzuleen artean. Hasteko, egoitzako kideek abestu zieten bertsolariei eta ondoren hasi ziren bertsolariak kantuan. Une hunkigarriz betetako saioa izan zen.
Ostiralean argitaratuko du IRUTXULOKO HITZAk saioaren kronika.