Sonido Vegetal, Physis Versus Nomos, Txemak eta DJ Miau izango dira Kortxoenearen aldeko jaialdian
Groseko Kortxoenea gaztetxea eraitsi zutenetik urtebete igaroko da laster, azaroaren 3an. Astebete lehenago, urriaren 28an, ostirala, musika jaialdi bat egingo dute Dokan, eta bertan bildutako dirua Kortxoenearen auziak eragindako gastuak ordaintzera bideratuko dute. Beñat Antxustegi –Physis Versus Nomos– musikariarekin hasiko da jaialdia, 21:00ak inguruan. Andaluziatik Sonido Vegetal taldea etorriko da, doinu dantzagarriekin eta fusio musikarekin festa girotzeko. Donostiako Txemak taldea ere ariko da zuzenean jotzen. Jaialdia DJ Miau-ren musika saioarekin bukatuko da. Sarrerak 5 euroren truke eskuratu ahal izango dira.