
Ekoaktibismoa izango dute hizpide Navdanyako Vinod Kumar eta Greenpece elkarteko Julio Bareak Cristina Enea Ingurumen Baliabideen Etxean.
Ekoaktibismoa oinarri duten jardunaldi hauetan, nazioartean erreferente diren bi mugimenduetako ordezkariak gonbidatu dituzte: Navdanya, “guztion ongiaren bederatzi haziak”, eta Greenpeace, “bake berdea”. Biek aurre egiten diete baliabide naturalen “monetizazioari”.
Azaldu dute Navdanyak milioi bat nekazariren prestakuntzaren bidez kontzientziatzen duela; Greenpeacek, berriz, bere presentzia aktiboaren bitartez.
Urriaren 21ean arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara; eta urriaren 22an 10:00etatik 14:ooetara, eta 16:00etatik 19:00tara izango dira jardunaldiak. Ostiralean, mahaingurua egingo dute gonbidatuen, bertako erakundeen eta gizarte zibilaren ordezkarien artean. Larunbatean, berriz, laborategi saioa eta eko-ekintza kolektibo bat diseinatuko dute.