Elkartasunaren bosgarren foruma egingo dute bihar
Tabakalera eraikineko bi gune hartuko ditu Gipuzkoa Solidarioak antolatutako jarduerak.
Gipuzkoa Solidarioaren ekimenez, bihar, hilaren 22a, elkartasunaren bosgarren foruma egingo dute, Tabakaleran. Beste urte batzuetan, Elkartasun jaia izenburupean ospatu izan dute eguna, baina orain forum bilakatu dute.
Gipuzkoa Solidarioa sarea osatzen duten 45 elkarte baino gehiago izango dira Tabakalerako patioan, euren proposamenak aurkeztu eta partekatzeko. Eraikineko Kutxa Kultur Plazan, berriz, Elkarteen Txokoa kokatuko dute. Bertan, prestakuntza dinamika batean hartuko dute parte elkarteetako kideek, eta elkarteen Emakumeen Topaketa egingo dute.