Emakumezkoen errugbi 7 taldea osatu nahi du Donostiako Atletikok
Deia egin diete 15 eta 25 urte bitarteko kirolariei.
Emakumezkoen errugi 7 taldea sortu nahi du Donostiako Atletikok. Sare sozialen bidez deia zabaldu du, interesa dutenak klubera gerturatu daitezen. Zehazki, 15 eta 25 urte bitarteko emakumeei egin diete deia, aurretik beste kirolen batean aritutakoak badira, hobe, eta buruz gogorrak eta lehiakorrak izatea nahi dute. Aukera dago klubarekin harremantean jartzeko, comunicacion@atletico-ss.org posta elektronikora idatzita edo 688 657 397 telefono zenbakira deituta.