Eraso sexisten aurkako whatsapp ikastaroa egingo dute
Erasoen aurkako watsapp ikastaroa egingo dute Beldur Barik lehiaketaren harira. 13 eta 18 urte bitarteko neskei zuzendua dago ikastaroa eta neska gazteek sare sozialetan indarkeria sexistari aurre egitea da helburua. Udaleko Berdintasun Sailak eta Gazteria Sailak antolatu dute elkarlanean.
Saio hauetan sare sozialetan eta whatsapean eraso sexistak identifikatu eta nola ekidin hausnartuko dute; zer diren, zergatik eta nola ematen diren.
Ikastaroa bi zatitan banatuko da: lehenengo, gazte leku bakoitzean 2 ordutako saioak egingo dituzten urriaren 28tik azaroaren 4ra bitartean; ondoren, ikastaroan parte hartu dutenek Donostiako Emakumeen Etxean 8 orduko ikastaroa egiteko aukera izango dute, azaroaren 9tik 30era bitartean, asteazkenero, arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara.
Informazio gehiago webgunean edo Emakumeen Etxera deituta edo idatzita: 943 483470 edo berdintasuna@donostia.eus.