Haritz Etxebeste eta Ivan Lopez Donostiarrako arraunlariak izango dira
Igor Makazagaren esanetara egongo dira biak ere.
Donostiarra arraun elkartea lanean ari da datorren denboraldiko gizonezkoen traineru nagusia osatzeko. “Urtez urte gero eta lehiakorragoa izan dadin, garrantzi berezia eman nahi diogu arraunlari donostiarrak eta harrobikoak biltzeari”, dio klubak. Hala, Haritz Etxebeste igeldotarra eta Ivan Lopez taldean izango dituela jakinarazi du. Orion egin du bere kirol ibilbide ia osoa Etxebestek; Lopez, berriz, Ur-Kirolakeko harrobian hezitakoa da, eta, azken urteak, San Juaneko Erreka traineruan egin ditu. Iaz, ordea, arraunean egiteari utzi zion, eta berriro ere etxera itzuliko da orain.
Klubeko arduradunek ez dute zalantzarik ekarpen ezinhobea egingo diotela aurretik osatua dagoen arraunlari talde sendoari. Horrela, ongietorririk beroena eskaini nahi izan die Donostiarrak.
Igor Makazagaren gidaritzapean arituko dira bi arraunlariak. Izan ere, Pasai Donibaneko Igor Makazaga da Donostiarraren gizonezkoen lehen taldeko entrenatzailea, klubak irailaren 30ean jakinarazi zuen moduan.