Kontxu Odriozola aktorea omenduko dute Lekeitioko Euskal Zine bileran
Kontxu Odriozolari omenaldia egingo diote gaur.
Larunbatean, mahaingurua egingo dute goizean emakumezkoak ikus-entzunezkoetan duten garrantziaren inguruan eta iluntzean, berriz, sari banaketa eta amaiera ekitaldia.
Olatz Beobide, aktorea eta urte askotan Odriozolaren lankidea izandakoak zuzenduko du ekitaldia. Urte berri on, amona filma proiektatuko dute eta, ondoren, solasaldia, Telmo Esnal, filmaren zuzendariaren eskutik.
Azaldu dute Euskal Herriko etxe guztietan izan dela eta dela ezaguna Kontxu Odriozola; Goenkale telesailean egindako lanarengatik, baina baita antzerki eta zinema munduan egindakoagatik ere.
Omenaldi honek, Kontxu Odriozolaren familiaz gain, bere lankideak eta lagunak batuko ditu. Gaur, arratsaldeko 19.30etan izango da omenaldia Ikusgarri aretoan. Sarrerak bi euro balio du.
39. Euskal Zine Bilera ospatzen ari dira Lekeition. Emakumezkoak eta zinemagintza gaitzat hartuta,