Nork eraman ote du Maria Kristina erregina?
bideoaren erreplika egin zuten. Lehen harriaren irudi haiek aitzakiatzat hartuta, Loiola Belle Epoque grabatu zuten. Loiola existe, lanak bukatu izan zen orduko aldarrikapena, eta norabide berean jarraitu dute oraingoan ere.
Istorioaren bigarren zatia grabatu berri dute, eta dagoeneko prest dago. Gaur aurkeztuko dute Harriak filma auzotarren aurrean. Kultur etxean egingo dute emanaldia, 20:30ean.
Oraingo grabaketan ez du lehenengoan bezainbeste jendek parte hartu. Latsariak izango dira protagonista nagusiak. Arropak garbitzeari utzi, eta auzoko lanak bukatzen ez direla eta nazkatuta, lehen harri hura lur azpitik atera eta udaletxera eramango dute protesta gisa. Ondoren, Amarako Araba plazatik pasa, eta dagokien eskultura lapurtuko dute. Maria Kristina erreginaren omenezko eskultura galtzarbean hartuta egingo dute etxerako bidea. Izan ere, berez, Loiolan jartzeko eskultura da hau, auzoa garatzeko erreginak izan zuen asmoagatik esker onez egindakoa.
Dagoeneko badira nolabait Loiolako historia laburbiltzen duten hiru film: 1916ko irudiekin 1999an Euskadiko Filmategiak berreskuratutakoa; iaz auzotarrek grabatutako erreplika; eta gaur aurkeztuko duten bigarren zatia. Ikusteke dago loiolatarrek nola jarraituko duten euren historia kontatzen, baina umorez, seguru!
Ibai ertzean egonik, ez da harritzekoa lohi tokia izatea Loiola; halaxe dio auzoaren izenak berak ere. Ez dira lokatzetan ez atzera eta ez aurrera geratzekoak, ordea, bertako bizilagunak.
Badute Loiolakoek halako glamour berezi bat. Ez zuen alferrik aukeratu Maria Kristina Austriakoa erreginak berak, lorategi hiri moderno bat egiteko kokaleku gisa Loiola.
Mende bat igaro da ordutik. 1916. urtean jarri zuen Maria Kristina erreginak Loiolako Lorategi Hiriko lehen harria. Eta ez zen nolanahiko harria izango, 100 urte igaro ondoren, Loiolako lanak amaitu gabe baitaude oraindik. Hiri osoan eskulturarik ez duen auzo bakarra da Loiola gainera; hortik atera kontuak.
Aho txikiz ere esatera ausartzen ez badira ere, monarkia zaleak dira Loiolakoak. Edo erregina zaleak agian; erregeri ongietorririk egiten ez dioten horietakoak.
Tematuta daude behin agintari txit gorenak hasitako bidea bukatzearekin. Maria Kristina erreginak, soinekoa altxa, zapatak lohiaz zikindu eta eskularru zuriak kenduta harritzarrari heldu eta halako proiektu bat abian jartzeko ahalegina egin bazuen, nola ez diote Loiolakoek erronkari eutsiko. Auzoko lan guztiak amaitu arte lanean jarraituko dute, eta baita eskultura bat lortu arte ere.
Auzo guztia hankaz gora jarri duen proiektua da Lorategi Hiriarena. Oraindik ere garatze bidean dagoena. Horregatik, jantzi dituzte armairuetan gorderik zituzten jantzi zaharrak, duela mende batekoak; altxa dituzte soinekoak; orraztu dituzte biboteak; eta eutsi diete berriro ere makilei. Baina bereziki, irten dira erreka bazterretatik loiolatarrak. Maukak goratuta lan egiten ohituak daude dagoeneko bertako latsariak, eta berauek izango dira oraingoan aginte makila hartu dutenak. Erreginaren ekimenez jarritako lehen harria lurpetik atera eta udaletxera abiatu dira denak kontu eske.
Araba plazan lapurreta
Fantasia eta Beldurrezko asteko lehen filmaren argumentua izan zitekeen, baina ez. Loiolakoek sarri erakutsi dute nahiago dutela umoretik jo.
Iaz, 1916. urtean Maria?Kristina erreginaren bisita erakusten zuen