KonParte egitasmoaren barruan bideo jokoak diseinatzeko ikastaroa eskainiko du Jose Manuel Ceit-IK4 taldeko ikertzaileak.
Javi Santos, KonParte egitasmoko lehen hizlaria. (Argazkia: Loiolako Erriberako Auzo Elkartea)
KonParte egitasmoa indarra hartzen ari da Loiolako Erriberan. Auzotarrek euren jakintza bizilagunekin konpartitzeko sortu zuten egitasmoa da KonParte.
Hainbat hitzaldi eta ikastaro antolatu dituzte dagoeneko: besteak beste,
larrialdietarako oinarrizko ezagutzak ikasteko ikastaroa,
aurkezpenak egiteko teknikak ikasteko ikastaroa eta
kirolaren inguruko hitzaldia.
Urriaren 27an, berriz, bideo jokoak egiteko ikastaroa antolatu dute. Jose Manuel Ceit-IK4 taldeko ikertzaileak eskainiko du ikastaroa, arratsaldeko 19:30etan auzo elkartearen egoitzan.