Erraustegiari ezetz esan diote Zubietan
Errauste plantarik nahi ote duten galdetu dute asteburuan Zubietan eta Usurbilen.
Zubietan biztanleriaren %64,7k eman du botoa, 244 lagunek hain zuzen ere. Usurbilen, berriz, biztanleriaren %43,6k hartu du parte, 2.318 lagunek. Usurbilen, %97,9k ezetz esan dute, eta, Zubietan, %99,5ek. Galdera honakoa izan da: “Erraustegia egitea nahi al duzu ala ez?”.
Erraustegia Erabakia plataformak antolatu du galdeketa eta datuak kontuan hartuta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bildu nahi duela azaldu du. Emaitzarekin oso pozik agertu dira plataformako kideak, eta erakundeek kontuan hartu beharko lituzketela uste dute.
Herri ekimenez antolatu zuten galdeketa, eta, hura egin zedin, sinadura bilketa ere egin zuten.