Pintxoaren munduan egindako lanagatik sarituko dute Jose Ramon Elizondo
Euskal Herriko Pintxo Txapelketaren XI. ekitaldian eskainiko diote aitortza, asteazkenean.
Txapelketa Donostiara
Euskal Herriko Pintxo Txapelketa Hondarribian egin izan ohi da. Aurten, ordea, hirira ekarriko dute XI. ekitaldia, Donostia 2016 Kultur Hiribututza dela eta. Hala, gaur, bihar eta etzi (urriak 24-25-26) egingo dute, Kursaalen. Sarrera doakoa da eta edonor joan daiteke pintxoak nola prestatzen dituzten ikustera. Gipuzkoako Kultura eta Turismo Diputatu Denis Itxasoren arabera, txapelketak pintxoaren kulturari balioa ematen dio. Hiru eguneko lehiaketa izango da txapelketa, eta Euskal Herriko 80 sukaldari arituko dira pintxoak prestatzen. Lehiatzen direnek, baina, ez dute bide erreza izango, eta arau zorrotzak jarraitu beharko dute; tartean bi edo hiru hozkadatan kontsumitzen den elaborazio gastronomikoa izan behar duela nabarmendu dute antolatzaileek.Hamar sukaldari, txapelaren lehian
Sukaldariek prestatutakoa hiru epaimahaien aurrean aurkeztu beharko dute, azken fasera pasa aurretik. Hala, astelehenean eta astearte goizean egingo dituzte lehen sailkapen saioak. Saio horietako bakoitzetik zazpi pintxo hautatuko dituzte, eta horien egileak astearte arratsaldeko finalerdira pasatuko dira. Handik irtengo dira txapelaren lehian ariko diren hamar sukaldariak. Epaimahaiaren buru Raul Ballam sukaldari kataluniarra izango da. Jatetxe askotan ibilia da, baina, 2009az geroztik, Bartzelonako Mandarin Oriental hoteleko Moments jatetxearen jabe da, Carme Ruscadell amarekin batera. Jatetxea ireki eta urtebetera, lehen Michelin izarra jaso zuen Ballamek, eta, 2012an, bigarrena. Txapelketako sari nagusiak ere Amstel garagardo etxearen izena eramango du. Pintxorik onenaren egileak 3.000 euro, txapela eta Ramon Rotetak eginiko eskultura bat jasoko ditu. Bigarren sailkatuak 2.000 euro eta diploma jasoko ditu; eta hirugarrenak, 3.000 euro eta diploma. EUSKAL HERRIKO XI. PINTXO TXAPELKETA Urriak 24, astelehena- 10:00-13:00. Sailkatze saioa.
- 16:00-19:00. Sailkatze saioa.
- 10:00-13:00. Sailkatze saioa.
- 16:00-19:00. Finalerdia.
- 9:00-11:00. Finala.
- 11:30. Sari banaketa.