Indonesiako abesbatza ostiralean izango da Loiolako elizan. (Argazkia: Donostia Kultura)
Urriaren 27tik azaroaren 2ra egingo dute Abesbatzen Astea. Azken urteetan egin ohi den moduan, Tolosako Abesbatzen Lehiaketaren osagarri moduan hainbat emanaldi eskaintzen dituzte Donostian ere.
Oraingoan
bost kontzertu emango dituzte; guztiak auzoetako elizetan.
Donostiarrengan musika korala sustatzea da helburua. Horretarako, bost talde bokal gonbidatu dituzte, eta euren programetan musika erlijiosoaz gain, herri-musika ere eskainiko dute.
Hona hemen
emanaldien datak eta parte hartzaileak:
Urriak 27: Tonos Humanos (Kolonbia). Altzako San Martzial eliza. 19:30ean.
Urriak 28: Batavia Madrigal Singers (Indonesia): Loiolako eliza. 20:00etan.
Urriak 29: Bel Canto Choir Vilnius (Lituania). Groseko Mariaren bihotza. 20:30ean.
Urriak 30: Olga Vocal Ensemble (Herbehereak): Ibaetako Espiritu Santuaren eliza. 19:00etan.
Azaroak 2: Brevis Chamber Choir (Lituania). Amarako Karmeliten eliza. 20:15ean.
Saio guztiak doan izango dira.