Ongi etorri errefuxituak Gipuzkoak deituta hamarnaka pertsona bildu ziren Boulebarrean
Bulebarreko elkarretaratzea Calaiseko errefuxiatuei babesa emateko. (Argazkia: Miren Azkarate)
Atzo iluntzean Ongi etorri errefuxiatuak plataformak deituta elkarretaratzea burutu zuten Bulebarrean Calais herrian dauden errefuxiatu eta migratzaileei elkartasuna adierazteko. Era berean, Europako migrazio eta asilo politikak salatu zituzten eta asilo eskubidea betetzea exijitu zuten bertan bildu zirenak.
Calaiseko kanpamendua desegiteko agindua eman eta harresi berri bat eraikitzeko agindua eman berri du Frantziar estatuak. Erabaki hau ozen salatu du plataformak eta ezin duela gai honen konponbide bat izan gaineratu dute.
Gaur hasiko dira husten Calaiseko kanpamendua eta ondorengo egunetarako Ongi etorri errefuxiatuak plataformak ekintza eta deialdi luzatu ditu. Horien artean nabarmenena, Behobia-Donostia dela eta, azaroren 13 elkarretaratzea izango da.