Igandean egingo dute IV. Donostiako 3M lasterketa
Triku Kirol Elkarteak antolatuta Igeldo, Urgull eta Ulia mendiak zeharkatuko ditu
Igandean, egingo da aurtengo Donostiako 3M lasterketa. Triku Kirol Elkarteak antolatzen du eta 2016ko edizio hau IV. izango da. Donostiako hiru mendi ezagunenak Igeldo, Urgull eta Ulia zeharkatzen ditu proba honek eta trantsizioak Kontxa, Hondarreta eta Zurriolako hondartzetatik burutuko dira.
Irteeera goizeko 10:00etan izango da Kontxako hondartzatik, zehazki Hegalak Kirol Zentruaren aurretik. Helmuga aldiz, Alderdi Ederren. Orotara, 15,1 kilometro egin beharko dituzte.
Izen-emate epea urriaren 27an hasiko da gaueko 00:00tan eta hurrengo eguneko gauerdian amaituko da. 300 lasterkarik parte hartu ahal izango dute, hau da, parte hartzaile kopurua mugatua da.
Dortsalak berriz, lasterketa aurreko egunean jaso ahal izango dira , 17:00etatik 20:00tara, edo lasterketa egun berean 8:00tatik 9:30tara, Alderdi Ederren.
Aurten antolakuntzak ez du dutxa zerbitzua doan eskeiniko. Nahi duenak, Kontxako hondartzako dutxak erabili ahal izango ditu, beti ere Kirol Txartela erakutsita edo dagokion prezioa ordainduta.