Martuteneko espetxea. (Argazkia: Ion Lopez)
Eskuzaitzeta eremuan egingo dute Zubietako kartzela. Urteak dira proiektua mahai gainean dagoela, baina luze doa prozesua.
Madrilek horretarako baimena ematen duenean, Martuteneko kartzela eraitsi egingo dute, eta bertan Urumea ibaiertza eraldatuko duen hirigintza proiektuaren bigarren faseari ekingo diote.
Horretarako datarik ez dago oraindik, ezta Zubietako kartzela berriaren eraikuntza datarik ere, baina izapideak aurrera doaz.
Tokiko Gobernu Batzordeak gaur adostu du, esaterako, kartzela berria egingo duten lur saila Espetxe Azpiegitura eta Ekipamenduetako Elkarteari ematea; 1.725,000 euro ordaindu beharko ditu erakundeak eskualdaketagatik.