1936ko gerrako irudi bat.
1936ko urriaren 21tik 22ra arteko gauean jakinarazi zitzaien zapiraindarrei Burgosen emandako sententziaren berrespena: Jose Ramon eta Antoniorentzat heriotza-zigorra, eta, Juan Jose eta Salbadorrentzat bizi arteko espetxealdia. Haien aitak, Joxe Zapirainek, semeen zoria jakin zuenean bertsoetan aurkitu zuen kontsolamendua, eta kantari hasi zen, negarrari eman beharrean.
Nola kanta edo konta daiteke izugarrikeria? Gai horixe landuko du Pio Perez Aldasoro antropologoak gaur Egiako Ingurumen Baliabideen Etxean. Hitzaldia 19:00etan hasiko da.
Eta bihar, urriak 27, Ixiar Rozas idazleak bere
Beltzuria liburuan oinarrituta, memoriari buruzko hitzaldi bat eskainiko du. Saio hau ere Ingurumen Baliabideen Etxean izango da, 19:00etan.