Godzillak Antzoki Zaharra hartu du
27. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, baina jada agertu da lehen izaki beldurgarria. Antzoki Zaharreko balkoia hartu du Godzilla munstroak, eta azaroaren 5a arte, jaialdia bukatu arte, han geratuko da, ikusle eta bisitariak izutzen, eta hainbat argazkitako protagonista izaten. Egiako Mikel Herrero graffitigileak egin du munstroa, Irutxuloko Hitzak duela bi aste aurreratu zuen bezala. Karmengo Amaren kalean duen tailerrean izan ginen Mikel Herrero sortzailearekin hizketan.
Zinema japoniarrari atal berezia eskaini dio aurten jaialdiak, eta horregatik aukeratu dute Godzilla munstroa apaingarri gisa. Zineman, pantaila handian ere ikusi ahal izango da munstroa, Godzilla Resurgence filmean.
https://youtu.be/HBTrY6CEsXU
Larunbatean hasiko da Donostiako