Kutxa Ekoguneko baratze parkean lursail bat eskatzeko epea ireki dute
Ekoguneko Baratze Parkean sortzen diren bajak betetzeko itxarote poltsan izena emateko epea irekita egongo da urriaren 19tik azaroaren 30a arte.
Hauek dira lursail motak, prezioak eta erabiltzaileen baldintza nagusiak:
30 metro kuadroko lursaila: 15 euro hilabetean.
60 metro kuadroko lursaila: 25 euro hilabetean.
Behar bereziak dituzten pertsonentzako lursail egokituak: 10 euro hilabetean.
Ekoguneko Baratze Parkeko lursail bat eskuratzeko bete beharreko baldintzak:
-Donostia, Lasarte edo Hernanin erroldatuta egotea.
-Beste baratze bateko erabiltzaile den bizikidetza unitateko kidea ez izatea.
-Eskatzaileak edo bizikidetza unitateko beste kide batek Donostian, Lasarten edo Hernaniko herrietan nekazaritzarako egokia den lursailik ez izatea, ez jabetzan, ez gozamen eskubidez ezta arrendamenduan ere.
-Kutxabank-eko bezeroa izatea.