Adineko pertsonei zuzenduta, ohitura osasuntsuak bultzatzeko asmoz sortutako ekimena da
Adineko pertsonak paseoan. (Argazkia: Goierriko Hitza)
Donostia Kirolak TTIPI-TTAPA 65 PLUS programa jarriko du abian datorren astetik aurrera. Adineko pertsonei zuzendutako programa berri bat da eta helburu nagusia adineko pertsonak euren egunerokoan ohitura osasuntsuak sartzen laguntzea izango da. Horretarako, paseo osasuntsuak egitea proposatzen dute. Paseo hauetan zehar, bizi kalitatea hobetzeko gomendioak emango zaizkie partaideei monitore batzuen eskutik.
Azaroaren 4tik aurrera, ostiralero egingo dira paseo osasuntsu hauek goizeko 11:00tatik 12:00tara. Donostiako lau puntu ezberdinetatik abiatuko dira: Belodromotik eta Egia, Bidebieta eta Intxaurrondoko kiroldegietatik. Ordubeteko paseoak hiriak dituen ibilbide sareetatik barrena izango dira.
Interesatuak, Donostia Kirola-ko bulegoetan egin dezake dohako izen ematea eta bertan kartila bat jasoko dute, non parte hartzaileek burutuko diztuzten paseo guztiak zigilu batekin markatuko dituzten.