'Efemerideak'
“Donostiak duen kultur jarduerari mesede egiten dio horrelako proiektu autogestionatu batek. Hori argi esan diegu eurekin izandako bileretan. Zemoria zuten begiz jota, baina eraikin horretarako badaude beste asmo batzuk hezkuntzarekin lotuak, eta hasieratik esan genien lehentasuna izango zutela hezkuntza proiektuek.
Momentu honetan lanbide heziketako proiektu bat ari gara lantzen. Beraz, horren arabera ikusi beharko da, izatekotan, zer espazio geratzen den libre”.
Herritarron memoria kolektiboa ez da ordea zenbait agintarik uste dutena bezain laburra, eta gogoan dugu Alde Zaharreko “Auzoetxe proiektuarekin” gertatu zena.
2014ko maiatzean Parte Zaharrean Bizi auzo elkartearen eskaera bat lantzen ari zen orduko Udal Gobernua, eta Orixe ikastola izandako Campanario kaleko eraikinean Alde Zaharreko Auzoetxea sortzeko elkarrizketetan zebiltzan. Honen aurrean, Eneko Goia buru zuen PNV eta PSOEren aldeko bozkekin Alde Zaharreko auzotarren asmoak zapuztu zituzten.
Kortxoenearen eraisketatik urtebete igaroko dela eta, ohar bat idatzi dute gaztetxeko kideek. Egungo egoera azaltzeaz gain, Donostiako Udal Gobernuak afera honetan izandako esku hartzearen inguruko informazioa zabaldu dute.
Efemerideak gugan zauriak direlako. Hala kantatu zigun Anarik, joan den urteko urrian Kortxoenean eman zuen kontzertuan. Bai, gaurkoan bederen, efemeridea zauriak dira guretzako.
Izan ere, urteurren ilun bat datorkigu gainera. Azaroaren 3an urte bat beteko da eraikuntza enpresaren soldatapeko kaputxadun mertzenarioek Kortxoenea bortizkeriaz hustu eta eraitsi zutenetik.
Orain, urtebeteko perspektibarekin argiago ikusi dugu zein paper jokatu zuen Donostiako Udal Gobernuak afera honetan.
Udal gobernuak behin eta berriro “pribatuen arteko gatazka” gisa kokatu zuen arazoa. Jasan genuen legez kanpoko desalojoaren inguruan ezer etzekiela esan zuen, baina hara ze kasualitatea! Epaiketako paperak begiratuta, desalojoan Ertzaintzak identifikatu zituen pertsonen artean udaletxeko teknikari bat azaltzen dela ikusi dugu.
Gertatutakoak gertatuta, jakina den moduan Udal Gobernuarekin Zemoria eraikinaren inguruko proposamena lantzen aritu ginen, hitzez alternatibak bilatzeko borondatea adierazi zuten eta. Baina halakoetan gertatu ohi den moduan, hitzak haizeak eraman zituen, azkar batean gainera. Eraikin horri begira argia izan zen Udal Gobernuaren erantzuna, eta Miren Azkarate kultura zinegotziak Irutxuloko Hitzari eskaini zion elkarrizketa batean esandakoak argi laburtzen du:
Eta zein izan zen horretarako baliatu zuten argudioa? Ikus dezagun nola azaldu ziguten afera hau EAJko lagunek beren webgunean bertan:
“El grupo municipal de EAJ-PNV en el Ayuntamiento de Donostia va a registrar una iniciativa para que se ofrezca al Gobierno vasco la posibilidad de ubicar en el edificio de titularidad municipal de la calle Campanario (antigua ikastola Orixe) uno de los nuevos centros de Formacio?n Profesional incluidos en la Agenda Estrate?gica de FP que el Ejecutivo auto?nomo se propone poner en marcha en los pro?ximos meses. “Donostia tiene en el edificio de la antigua ikastola Orixe una oportunidad de oro para optar a albergar uno de estos centros de Formacio?n Profesional que van a buscar potenciar uno de los aspectos ma?s importantes de cara al desarrollo econo?mico y social de nuestra sociedad. Tener un centro de estas caracteri?sticas en una zona ce?ntrica de Donostia enlaza plenamente con el destino que hasta ahora se le ha dado a este edificio y es una oportunidad que no deberi?amos dejar pasar”, subraya el portavoz de EAJ-PNV en el Ayuntamiento de Donostia, Eneko Goia”
Kuriosoa da oso, nola herritarrok kudeatzera bideratu daitezken bi espazioren aurrean, Eneko Goiaren EAJ-k argudio berbera erabili zuen bi proiektuak zapuzteko, Lanbide Heziketa eskolaren beharra hain zuzen. Kasualitatea ote?
Argudioak aitzakia bilakatzen direnean agerian geratzen da bakoitzaren borondatea. Eta honek guztiak argi erakutsi digu, argiago akaso zein, izan den eta zein den Donostiako Udal Gobernuaren jarrera. Ba al zenekiten egun Campanario kaleko eraikinak hutsik jarraitzen duela 9 urteren ondoren? Ezin al zuten bertan ezarri FP eskola, Zemoria kaleko eraikinean “Donostiak duen kultur jarduerari mesede egiten dion horrelako proiektu autogestionatu bat” eraiki ahal izateko?
Kultur Hiriburutza. Urte ederra aurtengoa, non Erregea, Javier Solana edo Durao Barroso bezalako pertsonaiak gonbidatu dituzten Donostiara bakea eta elkarbizitzaren izenean. Hori da Eneko Goia eta Miren Azkarateren kultura eredua, Kapitalaren kultura.
Baina agintari ustelen aurrean bizirik jarraitzen dugula aldarrikatuko dugu. Mozal Legea baliatuta ezarri dizkiguten 6 isun jaso ditugu dagoeneko, eta bi lagunek urtebeteko espetxe zigor eskaerari aurre egin behar diote Ategorrietako eserialdi baketsuagatik. Epaiketen gastu ekonomikoei aurre egiteko kontzertu bat antolatu dugu ostiral honetarako Doka kafe antzokian, eta gurekin izango ditugu Sonido Vegetal (Granada), Txemak (Donostia) eta Physis Versus Nomos (Donostia) taldeak, eta gaua amaitzeko DJ Miau (Donostia).
Hondeamakinek ez dute amaiera idazten, Kortxoenea bizirik!