Elena Setien donostiarrak diskoa berria aurkeztuko du
Hamabost urteren ondoren Donostiara bueltan da Elena Setien musikaria. Urte bukaeran aurkeztuko du Mikel Azpiroz musikariarekin elkarlanean ekoitzitako disko berria: ‘Dreaming of Earthly Things’
Musika munduan egin duen lana aberatsa eta anitza da: Biolin klasikoa, jazza eta inprobisazio askea. Azken diskoak arima askea duela dio. Londresen, Bartzelonan eta Copenhaguen ibili ondoren bueltatu da etxera Setién. Danimarkan Grammy sarietako ohiko izena bilakatu zen Seitán.
Honako lekuetan eskainiko ditu aurkezpen kontzertuak:
Azaroak 16- Viktoria Eugenia, Donostia
Azaroak 17- Clamores, Madril
Azaroak 30- Abokatu Eskola, Bilbo
Abenduak 1- Reyna zinema, Orereta