Irabazi taldeko Loic Alejandro Anoetako batzordetik bota dute
Anoetako Administrazio Kontseilutik bota dute Loic Alejandro Irabazi Donostiako zinegotzia, “estadioa berritzeraren aurkako jarrera” duela argudiatuta.
Kontseiluaren gehiengoak norabide batean lan egiten duen bitartean, Irabazi Donostia taldeko kideak “erabateko kontrako jarrera” duela eta “berritzea oztopatu” besterik ez duela egiten argudiatu dute jeltzaleek.
Oposizioko hiru alderdiek Alejandroren kanporatzearen kontra bozkatu dute, kanporatzea ez dela demokratikoa argudiatuta. Hainbat herritar ere joan dira udalbatza aretora, Irabazi Donostiako zinegotziari babesa adierazteko.
EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin