Teresa eta Galtzagorri haurrentzako filma ikusgai egongo da larunbatean Viktoria Eugenian
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen barruan, Teresa eta Galtzagorri haurrentzako filma eskainiko dute Viktoria Eugenian.
Dibulitoon ekoiztetxeak egin du filma. Animazio tekniketan aitzindaria da Dibulitoon ekoiztetxea Gipuzkoan, Aranban eta Bizkaian.
Filmak Tim izeneko iratxo baten istorioa kontatzen du. Maitasuna, abenturak, emozioa… denak biltzen ditu Teresa eta Galtzagorri filmak. Galtzagorri pertsonaia mitologikoaren bitartez familiaren eta adiskidetasunaren balioak helarazi nahi dituzte, baita naturarekiko eta besteekiko errespetua ere.
Teresa eta Galtzagorri ipuin bilduman oinarritua dago istorioa. Azaldu dute Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren proiektuak garatzeko laguntzari esker, ipuin hauek pantaila handira eraman dituztela.
Gonbidapenak antzokiko lehiatilan lor daitezke.