Donostiako Easo kaleko Suhiltzaileen, Musika Kontserbatorioaren eta Udal Bulegoen eraikinean jarri dute
Aldayren senide eta Udaleko ordezkariak plaka jartzean. (Argazkia: Miren Azkarate)
Juan Rafael Aldayren Donostiako Suhiltzaileen, Musika Kontserbatorioaren eta Udal Bulegoen eraikina DOCOMOMO plaka batekin nabarmendu dute gaur eguerdiko 12:00tan izan den ekitaldian. Bertan izan dira Alday beraren senideak, Enrique Ramos Donostiako Udaleko Hirigintza jasangarriko zinegotzia, Judith Ubarrechena EHAEOko Gipuzkoako presidentea eta Matxalen Acasuso EHAEOko dekanoa.
Ekitaldiak bi zati izan ditu, lehenengoa, eraikinaren fatxadan plaka ezartzea. Easo Kaleko 41-45ean kokatua dagoen eraikinaren alde horretan jarri dute. Ondoren, Donostia 2016k bertan duen aretoan Juan Rafael Alday arkitektoaren lanak eta bizitzaren errepasoa egin dute. Baita DOCOMOMOri (Mugimendu modernoko eraikin, ingurune eta auzoen Dokumentazioa eta Kontserbazioa) buruzko informazioa azaldu ere. Fundazio hau, 1990. urtean sortu zen eta helburu nagusia XX. mendeko arkitektura modernoko ondarea inbentariatzea, zabalpena egitea eta babestea da.
Horregatik, Gipuzkoako EHAEOtik, euren zerrendetan eraikin hau egon beharra azpimarratu zuten eta eskaera zuzena egin zioten DOCOMOMO fundazioari. Hauek euren erregistroan sartu zutelarik. Suhiltzaileen, Musika Kontserbatoriaren eta Udal bulegoak dituen eraikin hau 1925-1965 urteen inguruan eraikia izan zen, eta Gipuzkoako EHAEOkoen hitzetan, garai hartan eman zen mugimendu modernoaren ezaugarri nagusiak biltzen ditu eraikinak.
Juan Rafael Aldayren senideak oso pozik agertu dira informazio plaka honekin eta eskerrak eman dituzte hau aurrera eman duten guztiei.