'Haurren alde bat egin ezazu' lelopean UNICEFek larriealdietan dauden haurrak laguntzea izan du helburu
Haurren elkartasun lasterketa Grosen. (Argazkia: Miren Azkarate)
Donostialdeko zazpi ikastola eta ikastetxe ezberdinetako 5. eta 6. mailako 700 haurrek baino gehiagok hitzordua zuten gaur goizeko 10:00 Sagueseko zelaigunean. Bertan burutu da UNICEF, Laboral Kutxa eta Streetmarketing Event Companyk antolatutako elkartasun lasterketa. Aurtengoa IX. edizioa izan du lasterketa honek, ‘Haurren alde bat egin ezazu’ lelopean. Helburu nagusia, larrialdietan dauden haurren aldeko UNICEFen programak laguntzea da, adibidez, berriki Mathew urakanak Haitin eragindako ume kaltetuei laguntza bideratzea edo Siria eta moduko herrialdeetatik alde egin behar duten errefuxiatuei laguntzea.
Goizeko 10:00tan zuten zita Ekintza Ikastola, Axular Ikastola, Katalin Erauso, Bizarain Ikastola, Karmelo Ikastetxea, Zurriola Ikastola eta San Patricioko ikasleek. Bakoitzari bere dortsala banatu ondoren, lau talde ezberdinetan banatu dituzte antolatzaileek eta 10:30 irten da lehen taldea. Hauek 5. mailako neskak izan dira. Ondoren maila bereko mutilek burutu dute joan-etorria. Hirugarren taldea 6. mailako neskek osatzen zuten eta azkenekoak maila horretako mutilak izan dira. Denek, ibilbide berdina egin behar izan dute; irteera Saguesetik, Zurriolako Hondartza zeharkatu, Kursaalera iritsi, han itzulia egin bi kuboei eta berriro hondartza zeharkatuz irteera gunera. Guztira 1,5km inguru.
Nahiz eta eguraldia hotza izan ordu horietan, giroa bero mantendu dute ikasleek eta baita eurak laguntzera gerturatu diren irakasleak ere. Bakoitzak bere ikastetxe edo ikastola animatzen zuten, nahiz eta jakin bazekiten gaurkoa ez zela irabazi behar den lasterketa horietako bat. Ikasleak ongi zekiten elkartasun lasterketa bat zela. Horren erakusgarri ere izan da, lasterketaren aurretik eta atzetik bolondresak joan direla bizikleta gainean lasterketa erritmo lasaian eramanez. Lan bolondres hau, Ekintza Ikastolako ikasle talde batek egin du.
Zurriola Ikastolako irakasle baten hitzetan, ikasleak pozik hartzen diuzten ekintzak dira kirolarekin zer ikusia dutenak eta gainera kasu honetan gero, ikasgeletara itzultzean gaiari buruz, hau da, larrialdi egoeran dauden haurrei buruz hitz egieko aukera eman die egitasmo honek.
Bost urte ondoren itzuli den elkartasun lasterketa honek aurrera begira ikasleen laguntza izango duela argi geratu da gaur.