Frankismo garaiko 8 altzatarren aurkako epaiak aurkitu dituzte
Nafarroako Gobernuak duen webgune batean aurkitu dituzte 1936ko gerraren amaierako dokumentuak
Nafarroako Gobernuak duen webgune bati esker aurkitu ahal izan dituzte Frankismo garaiko 8 altzatarren aurkako epaiak. 1936ko gerraren amaierako data dute eta Erantzukizun Politikoen Nafarroako Eskualde Auzitegiak ezarritako zigorrak dira, gehienak isun ekonomikoak dira baina deserriraketak eta inhabilitazio politikoak ere aurki daitezke.
Estibaus.info orrialdean ikusi daiteke.
Hauexek dira dokumentu hauetan aurkitu diren datuak:
1939.12.05 Zigor epaia Francisco Cabezon del Campo, jornalaria, Altza (Gipuzkoa), erruduna, 200 pezetako isuna kalte ordainetan, matxinatuei atxikimendua emateagatik.
1939.12.30 Zigor epaia Saturnino Pascual Diaz, Altza (Gipuzkoa), erruduna, 500 pezetako isuna kalte ordainetan, matxinoa izateagatik.
1940.02.26 Zigor epaia Juan Rodriguez Garcia, Altza (Gipuzkoa), erruduna, 500 pezetako isuna kalte ordainetan, eta 8 urte eta egun bateko inhabilitazioa ardura politikoengatik.
1940.06.15 Zigor epaia Luis Alquiza Arzac, industriako langilea, Altza (Gipuzkoa), erruduna, 3.000 pezetako isuna kalte ordainetan, atzerrian bi hilabete igarotzeagatik.
1941.05.31 Zigor epaia Mario Cordero Maldonado, medikua, Altza (Gipuzkoa), erruduna, 25.000 pezetako isuna kalte ordainetan eta 15 urtetako deserriratze behartua ardura politikoak izateagatik.
1941.06.06 Zigor epaia Jose Alquiza Arzac, Altza (Gipuzkoa), erruduna, 200 pezetako isuna kalte ordainetan, 5 urtetako inhabilitazioa ardura politikoak izateagatik.
1941.07.28 Zigor epaia Manuel Anso Odriozola, langilea, Altza (Gipuzkoa), erruduna, 200 pezetako isuna kalte ordainetan , matxinadarekin kolaboratzeagatik eta ihes egiteagatik.
1941.12.23 Zigor epaia Jose Múgica Berrondo, mekanikaria, Altza (Gipuzkoa), erruduna, 500 pezetako isuna kalte ordainetan ardura politikoak izateagatik.
Informazio guztia