Amiantoari buruzko hitzaldia eskainiko dute ostiralean Altzan
Oleta Ikastetxean izango da arratsaldeko 16:30, Jesus Uzkudun adituaren eskutik
Altzako Oleta Ikastetxearen inguruko lurretan berriki azaldu den amiantoaren arira, ostiralean hitzaldi informatibo bat eskainiko dute ikastetxeko aretoan arratsaldeko 16:30tan. Ikastetxe hontako gurasoek gonbidapena luzatu du bertara gerturatzeko.
Jesus Uzkudun adituaren eskutik izango da hitzaldi hau. Bera, amiantoaren gaia ardatz duten epaiketetan aditua da, CCOO sindikatuko osasun arloko arduraduna, Euskadiko Amiantoaren biktimen Elkarteko bozeramailea eta Ingurugiro eta lan osasuneko aktibista.
Hitzaldi honen helburua amiantoaren arriskuez, alternatibez eta tratamenduez informatzea izango da. Baita sortu daitezkeen kezka eta iradokizunak argitu eta Udalari helaraztea.