Elkartasunezko erosketak egiteko "motorra" abian da
Gipuzkoako erosketa talde solidario handiena eratzeko asmoz, emakume talde batek Primerako Donostia izeneko proiektua jarri dute abian. Primerako software adimentsu eta aske bat da, eta aukera ematen du ohiko erosketak elkartasun erosketetan bilakatzeko, “produktuaren kostua igo gabe”.
Proiektuaren sustatzaile Ainhoa Maiztegik azaldu duenez, hiriko kausak ezagutu nahi dituzte, eta horiek lagundu donazioen bitartez. “Proiektuarekin bat egin duten 30 denda eta oslari daude. Beraz, bertan erosten dutenek kausen alde egingo dute. Erosketa kopuruaren %2a jasoko du elkarteak, erosleak gehiago ordaindu gabe, kostu hori dendak berak jarriko duelako”.