Kontzertu hirukoitza Bukowskin
Iganderako, azaroaren 6rako, kontzertu hirukoitza prestatu dute Le Bukowskin. AEBetako Revel In Dimes, Ziburuko Lumi eta Gasteizko Montauk taldeak ariko dira zuzenean, 18:00etan.
Nahia Zubeldia eta Manu Matthys dira Lumik. Elektro-folk bikotea da, 2014an sortua. Euskarazko hitzak soinu elektronikoz jantzi dituzte. Montauk taldea Gasteizko lau gaztek osatzen dute. Aurten argitaratu dute lehen diskoa, Jonan Ordorikarekin grabatu dute lehen lana eta oihartzun handia izan du. Revel In Dimes taldea New Yorketik etorriko da. Bira txiki bat egiten ari dira Euskal Herrian, eta Donostian joko dute igandean. Sarrerak 7,5 eurotan eskuratu ahal izango dira.